XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zure herrian 12 pertsona gehiago eta auzokoan berriz 23 gehiago daudela esan genezake, zenbakiak garbiak dira.

- Baina, zein herri hazi da gehiago?.

- Zeinek izan du berezko hazkunde handiagoa?.

- Zergatik da hori? Jaiotza gehiago izan direlako? Heriotza gutxiago izan direlako? Nahiz eta heriotza gehiago izan, hazkundea handiagoa izan al da?.

- Batezbeste zein herri ari ote da gehiago hazten?.

Jo dezagun zure herria eta auzokoa berdin hazten direla, berezko hazkunde berdina dutela: - Zure herria, txikiagoa izanik, hazteko joera handiagoa izango duela esan al zenezake?.

- Zuen artean elkarrizketa bat egin, ondorioak atera eta kritikak egingo al zenituzke gai honi buruz?.

- Goiko ariketa horretako azken puntuetan daukagu aztertzen ari garen arazoaren gakoa.

Zenbat eta handiagoa izan herri edo hiri bat, orduan eta berezko hazkunde handiagoa izango du, normalean behintzat, baina behin baino gehiagotan guk jakin nahiko duguna herri horrek duen hazteko joera izango da, eta hori jakiteko jaiotza, heriotza eta berezko hazkunde tasak ezagutu behar, hau da, 1000 biztanletik zenbat jaio, hil edo hazten diren.

Baina, nola kalkulatu hori?.

Lehengo adibide berarekin jarraituko dugu: zure herria eta auzokoarekin.

Jaiokuntza tasa: Mila biztanle bakoitzetik batezbeste zenbat haur jaio diren.

Zure herrian / Jaiotza kopurua / Biztanle kopurua / Auzokoan.

Hilkortasun tasa: Mila biztanle bakoitzetik batezbesteko zenbat hiltzen diren.

Zure herrian / Heriotz kopuruak / Biztanle kopurua / Auzokoan.

Berezko hazkundearen tasa: Mila biztanle bakoitzetik zenbatekoa den batezbesteko berezko hazkundea.

Jaiokuntza tasari hilkortasun tasa kenduz lortzen da.

Zure herrian / Jaiokuntza tasa / hilkortasun tasa / Auzokoan.